Audace,
Le Connecteur-en aldizkaria

Albisteak, erreportajeak, enpresaburuen potretak, bizimoldeei buruzko orrialdeak… Audace aldizkariak lurraldeetako eragileak ditu aipagai.

3000 ale banatuak:

tokiko erakundeetan, goi-mailako eskoletan, hoteletan, golfetan, CAPG banketxeetan, Le Connecteur-en

Justine Dupont, Mathieu Forget, Guillaume de Blic, Maritxu Darrigrand, Bruno Witvoet, Nathalie Laouti Savariaud eta beste enpresaburu asko nabarmentzen dira Audace aldizkarian.

couverture magazine Audace 6
Irakurri zenbakia

2023ko urtarrila – apirila

Urte berri bakoitzean, promesa anitz egin eta delibero asko hartzen dira… Eta, behingoz, arautik libratzen bagina? Azken 18 hilabeteetan, Audace aldizkariaren orrialdeetako testuak irakurri eta irudiak begiratuz, ezagutu ahal izan dituzu pertsonaia zirraragarriak, ekimen harrigarriak, “ausartu” hitza lelo bihurtu duten enpresa engaiatuak eta bizitzeko arrazoi batzuk. Horra bizi garen lurraldearen alde jarduteko gogoaren giltza. Lasaigarria da gogoratzea aldatu behar dena aldatzeko gaitasuna batez ere jarduten eta ekiten duten jendeena dela. Beraz, irakur ezazu Audaceren zenbaki hau, pertsona horietako batzuk ezagutzeko. 

Topaketa ausartak:
“Le Puits Saint-Jacques jatetxeko William Candelon eta Le Marloe Biarritz jatetxeko Anthony Ruffet”

Irakurri zenbakia

2022ko iraila – abendua

Dirudienez, sartzea da eta, urtero bezala, batzuk ikastetxeko aulkietara eta besteak bulegoetara itzuli beharko dira. Bada, guk, erredakzioan, uste dugu, aitzitik, burua altxatzeko eta urrutira begiratzeko garaia dela. Arnasa hartzeko eta zerbaitez inspiratzeko garaia dela. Nathalie Laouti eta Maritxu Darrigrand ausartek erakusten digutenez, borroka zientifiko eta sozial baten alde aplikatutako ausardia beharrezkoa da batzuetan arauak eta ohiko pentsamenduak aldarazteko gai sentikor bati buruz, hots, minbiziari buruz, zeinari buruz hitz egingo baitugu urrian Le Connecteur-en.

Topaketa ausartak:
“Keep A Breast-eko Maritxu Darrigrand eta Life Is Rose-ko Nathalie Laouti-Savariaud” 

Irakurri zenbakia

2022ko ekaina – abuztua

Hiruhileko bakoitzean bezala, erredakzioak joerei buruzko gaiak bilatu ditu, bai eta beren sortzeko borondateagatik, inplikazioagatik eta lurraldeak aurrera egiteko nahiagatik gauzak mugiarazten dituzten solaskideak ere. Zenbaki bakoitzean bezala, jende ausartak aurkituko ditugu. Eta atsegin handiz errezibitu dugu Justine Dupont, behin baino gehiagotan surfeko munduko txapelduna izandakoa eta olatu handietako surflaria. Lehiaketari buruzko bere ikusmoldea eman digu, eta bere bizi hautuak eta bizi-filosofia azaldu dizkigu.

Topaketa ausartak:
“Unilever-eko Bruno Witvoet eta CEGID-eko Jean-Stéphane Arcis”

Irakurri zenbakia

2022ko martxoa – maiatza

Hiruhileko bakoitzean, Audace aldizkariko taldeak negozio-gai inspiratzaileak eta argigarriak bilatzen eta deszifratzen ditu, irakurle enpresariei beren ikuskera eta kudeaketa hobetzen laguntzeko. Hiruhileko honetako inkesten artean, erredakzioak NFT direlakoen fenomenoa aipatu du –“non fongible token”, hots, objektu birtual baten benetakotasuna adierazten duten eta ezin faltsutu daitezkeen ziurtagiri digitalak– eta esplikatu du horiek artegintzako ofizioetan zer iraultza eragiten duten.

Topaketa ausartak:
“Semetherm-eko Marie-Hélène Blanque eta Maison Courbet-eko Manuel Mallen”

Irakurri zenbakia

2021eko abendua – 2022ko otsaila

Audace aldizkariaren bigarren zenbaki hau Le Connecteur-en lehen ehun egunen ospakizunean agertu zen. Ehun egun, kopuru sinbolikoa da! Denboraldi horretan, gure taldeak berrehun co-worker eta laurogei enpresa baino gehiago errezibitu ditu.

Topaketa ausartak:
“Lacoste-ko Guillaume De Blic eta Fulllife-ko Thomas Chambolle”

Irakurri zenbakia

2021eko uztaila

Digitala nagusi den mundu honetan, ausarta izan behar da enpresaburuen esperientziak, ideiak, ikuspegiak edo jokabide onak trukatzeari buruzko aldizkari bat egiteko. Audacealdizkaria errealitate bihurtu da gaur.

Topaketa ausartak:
“Maider Arosteguy eta Éric Courteille”

Erosi iragarki orria

Zure enpresaren ikusgarritasuna handitu nahi duzu?

Jarri harremanetan Audace aldizkariko taldearekin, iragarki orria erosteari buruzko informazio gehiago izateko

Jarri gurekin harremanetan