Connecteurreko zerbitzuak

Argazki kreditua Andres Rodriguez

Jatetxeak, kiroldegia, argazki-bideo estudioa…

Connecteur espazioan, dena bat da
eta zuen erosotasuna bermatzeko diziplina anitzeko lantaldea dago zuen zerbitzura.
Zatozte esperientzia ezagutzera!

Harrera

Harrerako langileek
astelehenetik ostiralera errezibituko zaituzte (besta egunetan izan ezik)
7:30etik 19:30era

Sarbide segurua

Bisitari txartel nominatiboa eta pertsonala
espazio guzietan libreki ibiltzeko

Abiadura handiko Wifia

WiFi 6 haririk gabeko sarearen azken teknologia, konexio ezinhobea lortzeko

Laguntza teknikoa

Sarbide pertsonala lan-taldearekin zuzenean hitz egiteko aplikazioetan

Zaintza

Segurtasun langileen presentzia
gauetan eta asteburuetan

Kutxatila indibiduala

Lan-mahai bakoitzari kutxatila bat dagokio.
(Kutxatila gehiago eska daitezke behar izanez gero)

Jateko espazioak

Argazki kreditua Andres Rodriguez

Atrioko ostatua

Toki bikaina gosaltzeko, bazkaltzeko edo pausa gozo
edo gazi bat egiteko eguneko edozein momentutan lankideekin edo gomitekin.
Erregularki afterwork hitzorduak ere antolatzen dira.
Giro goxo eta atsegin batean elkartzeko tokia!

Argazki kreditua Xavier Dumoulin

Working Kafetegia

Toki egokia lankideen artean edo bezeroekin bazkaltzeko.
Espazioak hainbat aukera ematen ditu: binaka edo taldean mahai formal batean bazkaldu, lounge espazio informalago batean bazkaldu,
edota terrazan, eguzkiaz gozatzeko.
Foodies hozkailu konektatu bat ere eskuragarri da edozein ordutan, astelehenetik ostiralera.
Txartela duten eta etxetik janaria ekartzen duten langileek, bestalde,
hozkailuak, mikrouhin labeak eta xurrutegiak dituen gela bat dute eskuragarri.

Le Marloe Biarritz jatetxea

Eric Martins eta Anthony Ruffet sukaldariek zuzenduriko Le Marloe Biarritz jatetxeak sukaldaritza bistronomikoa proposatzen du, modernitatea, sorkuntza eta egiazkotasuna uztartzen dituena.
Tokiko eta sasoineko produktuak erabiltzen dituzte sorkuntzarako.

Jatetxean aire girotua duen gela bat dago, 60 lagunentzako tokia duena bazkaltzeko eta 80 lagunentzako tokia cocktail baten kasuan.
Bigarren gela batean, 18 lagun sar daitezke.
Bestalde, itzala duen terraza bat dago Connecteurreko berina leihoaren azpian eta 40 lagun sartzen dira bertan.

Jatetxeaz gain, kalitatezko produktuak eta objektuak saltzen dituen saltegi bat dago.

Kiroldegia

Argazki kreditua Andres Rodriguez

Kiroldegian, egoiliarrek Cardio-Training espazioa erabil dezakete 24 orduz egunean eta 7 egunez astean,
eta bigarren espazio bat bada bestelako jarduerentzat: yoga, cross-training, entrenamendu pertsonala, etab.
Entrenatzaileek saio indibidualak eta kolektiboak proposatzen dituzte norberaren helburuetara heltzeko.

"Isiltasun" gela

Argazki kreditua Andres Rodriguez

Leku pribilegiatua momentu lasai bat pasatzeko, pausatzeko edo gogoetatzeko, isiltasun osoan.
Bere kokapen zehatza Connecteurren hoberen gordetzen den sekretua da.

Aparkalekua

Aparkalekuan langileentzako eta bisitarientzako tokiak daude.

Auto elektrikoentzako kargatze guneak eskuragarri dira.

Aparkalekua, bestalde, motoentzat eta batez ere bizikleta erabiltzen dutenentzat ere pentsatua da:
aparkalekuak, aldagelak, dutxak, kutxatilak.

Jarri gurekin harremanetan