Honi buruz

Argazki kreditua Andres Rodriguez

Sinesten dugu bakoitzak nahi duen tokian bizi eta lan egin behar lukeela, eta bere proiektuak lortu, edozein izanik ere, besteengandik inspiratuz eta munduarekin konektatuz.

Horregatik irudikatu dugu ezohiko leku hau, dotorea eta modernoa, praktikoa eta segurua, irekia eta anitza. Ongi sentiarazten gaituen leku bat, lan egiteko gogoa ematen duena, ideiarik eroenak ere egikaritzekoa. Jatorri ezberdinetako jendea ezagutzeko leku bat, esperientzia aberasgarriak bizitzeko, formatzeko eta desformatzeko leku bat… Inspiratzen gaituen eta ausartzera bultzatzen gaituen leku bat.

Le Connecteur abentura bat da. Bertako egoiliarren eta bertatik pasatzen direnen abentura. Partekatzeko eta konektatzeko espazioa da. Espazio seguru bat, denbora hartzeko aukera ematen duena… Eta negoziorako leku bat, proiektuak egikaritzen ikasteko.

Connecteur barnean, dena pentsatua da egoiliarren bizimodua errazteko, eraginkorrak izan daitezen eta proiektuetan zentra daitezen. Eskura dituzte lan baldintza onenetan aritzeko coworking espazioak, bulegoak, bilkura gelak, sorkuntzarako gelak, pausatzeko edo isiltasunerako gelak…

Connecteur bizi espazio bat ere bada, non kirola egin daitekeen, zerbait jan edo edan, mintzaldi bat entzun, formakuntza batean parte hartu edo gertakari bat antolatu. Auditorioa, atrioa, jatetxeak, kiroldegia, erakustaretoa, rooftopa… Espazio bakoitzak partekatzea eta inspirazioa ahalbidetzen ditu.

Connecteurreko bideak elkar topatzeko eginak dira, jendea ezagutzeko: enpresariak, lankideak, startuplariak, aholkulariak, inbestitzaileak, artistak, hizlariak…

Le Connecteur Miarritzeren bihotzean kokatua da, lurralde eredugarri batean, azkarra dena eta aldi berean, irekia. Le Connecteurreko ateak irekiak dira izaera azkarra dutenentzat, ausartzen direnentzat eta beren bizitza pertsonalaren eta profesionalaren arteko oreka bilatzen dutenentzat.

Jarri gurekin harremanetan